XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kalea bukatu zuanean eskerrerantz zegoan bide-zidor batetik sartu, ta beingoan zan Ama Birjiña Errukidun`en eleizatxoaren aurrean.

Atea itxita zegoan, baña, erdi-erdian burnizko leiotxo bat zuan, beti zabalik egon oi zana, eta andik ikusten zan Ama Birjiña`ren irudi politta, eta beti argitan egon zediñ, andik botatzen zituzten bidez zijoazenak txanpon batzuek.

Ama Birjiña au oso maite dute Izustarritz`en jaiotakoak, mariñelak batez ere, dakitelako nola dituan, gau illunean, ontzi gaxuak etxerantz zuzentzen, eta gizonak iruntzi nai dituzten olatu aundiak baretzen aspaldiko abesti batek dion bezela.

Augaitik, ez egunez eta ez gabaz, ez da andik iñor igarotzen Berari Agur Erregiña bat biotz-biotzez esan gabe.

Atearen leiotxoak, gañean, izki aundiakaz dio latiñez Salve.

Martxela belaunikotu zan arrizko malletan, leiotxotik begiratuaz otoitz egiñ zion Erruki`dun Amari, gonaren patrikaratik atera ta txakur aundi bat bota zun barrura, ta burua makurtu, ta Agur Erregiña esanda jetxi zituan arri mallak, eta bere bideari ekin zion.

Ogei bat metro egiñ zituanean, pausoak entzun zitun bere atzean, eta burua jiratuaz batera, Eup! Martxela!, deitu zion mutill gazte bat ikusi zuan elizatxoko atearen aurrean.

- Aaa! Joxe Antonio, i al intzan? erantzun zion Martxela`k bere abots bigunaz.

- Bai, itxaron, itxaron pixka bat, alkarrekiñ juango gaitun da, esan zun mutill gazteak.

Eta txapela erantzi, Agur Erregiña abots sendoaz esan, bost arri mallak salto batean igaro, ta, beste bi saltogaz jarri zan Martxela`ren ondoan.

Au, mutillari begira gelditu zan, bere begi zoragarri ayekaz.

- Martxela: esan zion bat-batean, itzak askar erabilliaz.

- Irekiñ egon bearra nitxiukanan, eta orra nola alkar billatu diñagun nai baño ere obetoago.

- Nerekiñ egon bearra? Zertarako? - Iri gauza bat esateko.

- Esan zak bada, mutill.

Biak era batera asi ziran juaten; Martxela bare-bare, baña Joxe Antonio urduri xamar.

- Biar soldautzara natxian.

- Jakiñen gañian natxiok, eta Aprika`ra erten dikala.

Zori txarra izan dek, gizajo orrek!.

- Eta ara juan baño len, gauza bat esan nai niñan.

- Mutill, len ere orixe ta bera esan diak, eta, esan zak bada.